Hizkuntza: Español Euskara

Nafarroako Selekzioa Galapagarren eta Legazpin

Albistea motaSelecciones
TituluaNafarroako Selekzioa Galapagarren eta Legazpin
Edukia

Asteburu interesgarria gure selekzioentzat.


Alde batetik, Espainiako Ziklokros Txapelketa lehiatuko da Legazpin eta gure ordezkariak honako hauek izango dira:


Igor Arrieta eta Iker Mintegi (kadete kategorian)

Unai Esparza (junior kategorian)


Espainiako Kopan ongi egin ondoren, alegia, Elorrioko proba irabaziz, Arrieta dominen gertu ibili daiteke. 


Beste aldetik, Galapagarren, Pistako Espainiako Kopako bigarren proba ospatuko da eta ondorengo hauek gure ordezkariak izango dira:


Martxel Etxeberria (kadete kategorian)

Iosu Etxeberria eta Bakarne González (junior kategorian)

Gudane Araiz eta Sergio Aliaga (elite kategorian)


Azpimarratu behar da Gudane Araiz egungo kopako emakumezkoen abiadura diziplinako liderra dela.

Irudia 1
Irudia 2
Irudia 3
Irudia 4
Irudia 5
Dokumentu erantsia
Lotura
Bideoa
Data2018-01-12 16:20:14
Itzuli