Hizkuntza: Español Euskara

Nafarroako 2 udalerritik edo gehiagotik pasatuz gero...

Txirrindularitza proba, errepidekoa edo BTT-koa, Nafarroako bi udalerritik edo gehiagotik pasatzen denean, Klub antolatzaileak ondorengo dokumentazioa aurkeztu beharko du proba egunaren baino gutxienez 30 EGUN LEHENAGO.

Udalei edo Kontzejuei aurkeztu behar zaion dokumentazioa

  • Baimenak: : Antolatzaileak zuzenean proba pasako den tokietako Udalei edo Kontzejuei baimenak eskatu beharko dizkie.

Nafarroako Txirrindularitza Federazioari aurkeztu behar zaion dokumentazioa

  • Laskertekako araudia.
  • Lasterketetako Arduradunak segurtasun neurriak zehaztuz.
    Zuzendari betearazlea eta bide-segurtasun arduraduna pertsona desberdinak izan behar dira.
  • 1.000 pertsona baino gutxiagoko ekitaldietarako nahitaez bete beharreko dokumentua (Larrialdi, Prebentzio eta Babes Zibileko Zerbitzuak eskatutako tramitea).
  • Lasterketako ibilbidea eta krokisa.
  • Kirol lehiaketa edo ez lehiaketako olgetarako jardueren Eskaera Nafarroako Gobernuari aurkeztu beharko zaio. Eskaeran probaren Klubaren antotatzailearen izenean egin behar da. Ordainketa egin daiteke presentzialki edota ondorengo estekaren bidez: http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/1735/Autorizacion... (OINARRIZKO INFORMAZIOA-ren atalean / Aurkeztu behar den dokumentazioa).
  • Nafarroako Gobernuari egindako tasen ordainketa (44,55€ 2022. urtean). Ordainketa-gutunak probaren Klub antolatzailearen izena izan beharko du. Presentzialki edo ondorengo loturaren bitartez egin ahal da: http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/1735/Autorizacion... (OINARRIZKO INFORMAZIOA-ren atalean / Aurkeztu behar den dokumentazioa).

Federazioak dokumentazio hau Nafarroako Gobernuko Herrizaingo Sailan aurketztuko du aztertu eta behin-betiko baimena eman dezaten.

Aseguru-etxeari eta Nafarroako Txirrindularitza Federazioari aurkeztuko zaien dokumentazioa

  • Lasterketako laguntzaileen zerrenda (AUKERAKOA). Nafarroako Txirrindularitza Federazioaren aseguruak gurutzaguneko pertsonala babes dezan, proba ospatu baino lehen laguntzaileen zerrenda ongi beteta bidali behar zaie Aseguru-Etxeari eta Federazioari.
Nafarroako 2 udalerritik edo gehiagotik pasatuz gero...